Asturiasen ere zestak izan zuen indarra

  • 2021-02-19

Askotan lehengoa gogorarazteko oso atzera joaten gara, baina kasu honetan, beste batzuetan bezalaxe, ez dago horren aztera joan beharrik, izan ere ez baitira urte asko zesta Asturiastik desagertu zela.

Horren arrazoia zein izan zen, oso garbia da, bertan behintzat oso garbi daukate; izan ere Xixongo Lanbiden Unibertsitateko pilotalekua zuten 54 metroko bakarra, eta hura dasgertzean, frontoi luzeko jokamoldeek ere desagertzeko bidea hartu zuten. Kulturarentzako eraikuntza bat egin zuten pilotalekua zegoen lekuan, eta horretarako bota egin zuten 2007an. Ordutik Asturiasen ez dago zestarik.

Ordurarte izan zuen zesta Asturiasek, batez ere Xixongo zonalde horretan, pilotak ere ingru horietan baitu indarra, baina ordutik akabo. Une honetan ez daukate frontoi luzerik, 36koak dira daudenak, eta badirudi zesta berreskuratzea ez dela lan samurra izango, eta are zailgaoa pilotak indar gehiegirik ez duen zonalde batean.

Hala ere, pilotari onak izan zituen, eta Rego anaiak eta Isidro, esaterako denen ahotan ibilitako puntistak izan omen ziren, izan ere 80. hamarkadaren erdialdean eta 90.eran hasieran maila oso ona eman zutelako. Izan ere 1984an Xixonen jokatu zen Europako kluben Txapelketa, jadanik eraitsita dagoen Lanbide Unibertsitateko pilotalekuan, eta asturiarren taldean Rego anaiak eta Isidro zeuden- finalera iritsi ziren eta Biarritzen aurka galdu zuten. Kontua da, gainera, txapelketa hartarako pilotalekua erabat berritu zutela, nahiz eta 20 urte geroago bota egin zuten.

Geroztik ere jarraitu arren, azkeneko 20 urte hauetan ez da ezer egon, eta seguraski beste leku batzuetan baino zailagoa izango da suari indarra ematea, baina agian bultzada batekin indar apur bat hartu dezakete. Xixonen zesta gustuko zutela onartzen dute hango pilota zaleek, eta pena handia hartu zutela ere bai Lanbide Unibertsitateko pilotalekua eraitsi zutenean, berri bat egin ezean, jokamolde batzuk desagertuko zirela garbi zutelako.

Haren ordezkoa egingo ote zutenaren itxaropena ere izan zuten, baina nahi horiek aspaldian zapuztuak omen dituzte. Hala ere, agian berriro ere zesta ikusiko ote dutenaren itxaropena eta ametsa, erabat galdu gabe dituztela esan ziguten hango puntista ohiek. Gaur egun, palak du indarrik gehien Asturias aldean.