Arrakastatsua izan da Nesken Nazioarteko Topaketa

  • 2019-12-10

Nesken Nazioarteko Topaketak hiru egun izan ditu aurten. Ostiral arratsaldean abiatu zen eta igandean izan zuen amaiera. Urteroko moduan jardunaldi osoa Berriatuan jokatu zen. Kinielak, era tradizionaleko partidak eta jokoetara jokatutako neurketak izan ziren. Gaur egun zestan jokatzen ari diren neska asko bertan izan dira, denen artean giro paregabea sortuz.

Ostiralean, aurreneko neurketa Maiak eta Olatzek irabazi zuten. Bigarrena, berriz, Etxaburuk eta Otañok. Hirugarren partida Barrenetxeak eta Mugartegik eraman zuten. Laugarren partida N.Gurrutxagak eta Lizardik eraman zuten 19-20 Elaia eta Aldazabal mendean hartuta.
Era tradizionaleko azkeneko norgehiagoka Carlak eta Marionak 18-20 irabazi zien Giselari eta A. Gurrutxagari.

Jokoetara jokatutako aurreneko partida, Arakistain-Raquelek 2-0 irabazi zien Casandra-Lizardiri (15-14 eta 15-10). Lehen egunari amaiera emateko, Jauregi-Marionak 0-2 irabazi zien Ortiz de Mendibil-Calvori (14-15 eta 11-15).

Larunbatean egun guztian izan ziren ekinaldiak. Goizez gehien bat kinielak izan ziren. Maia-Mara, Amaia-Mugartegi, Aldazabal-Arakistain izan ziren kinieletako irabazleak, eta jokoetarako partida, berriz, Aldazabal-Marionak 0-2 irabazi zien Carla-Bereziartuari (7-15 eta 4-15).

Arratsaldean era tradizionaleko partidak izan ziren. Maia-Olatz, Barrenetxea-Etxaburu, Otaño-Barrenetxea, Elaia-N.Gurrutxaga, Carla-Gisela, Aude-Calvo eta Aldazabal-Lizardi izan ziren irabazleak.

Igande goizean jokatu ziren azkeneko partidak. Ane-Irati, Maia-Irati, Barrenetxea-Romane, Miren-Elaia eta Aude-Arakistain izan ziren era tradizionaleko neurketetako garaileak. Jokoetara, berriz, aurrenekoa Ortiz de Mendibilek eta Raquelek 2-1 irabazi zieten Maelieri eta Marionari (15-10, 12-15 eta 5-1). Azkenekoa, Giselak eta Bereziartuak 2-0 irabazi zieten Maelie-Raqueli (15-10 eta 15-13).

Argazki bilduma ikusi