Antxonen ordez Gaizkak jokatuko du Noaingo Interjaiko finalerdia

  • 2019-12-27

Antxon Alberdik ezin izango du bihar larunbata, Noaingo Bidezarra pilotalekuan jokatuko den Interjaiko finalerdian aritu.

Etxebarriko aurrelaria gaixorik dago gripeak jota, eta ez dago lehiatzeko moduan. Bere ordez, aurten Interjai jokatzen aritu den Gaizka Barinagarrementeria jardungo da. Horrela, Markina-Xemeingo aurrelaria izango da Aitor Elkorobarrutiaren laguna. Markinarren aurka arituko dira Aaron-Zugaitz eta Zuloaga-Uriel, eta 25 tantotako kinielak izango dira.

Gogoratu, jaialdia 17.00etan haisko dela, eta Interjaiko finalerdia hirugarrena izango dela. Aurretik Xistera Zirkuituko Kadete mailako eta Hirugarren mailako finalerdiak jokatuko dira.

Hiru partidak, streaming bidez ikusi ahal izango dira Xisterako webgunean YouTubeko kanalaren bitartez.