Antxonek eta Goixerrik irabazi dute Xistera Masters Txapelketa

  • 2020-08-24

Antxonek eta Goixerrik irabazi zuten Xistera Masters Txapelketa, Mutrikun jokatutako finalean Arbe eta Danel Mandiola 2-0 mendean hartuta. Hirugarren postua, berriz, Aaronentzat eta Urangarentzat izan zen. Hauek, Gonzalez eta Jon Mandiola hartu zituzten mendean.

Finala

Antxon-Goixerri 2 / Arbe-Danel Mandiola 0 (15-12 eta 15-12)

Antxonek eta Goixerrik irabazi zuten Xistera Masters Txapelketa, final eder bat jokatu ostean. Ez zuten irabazi, baina Arbek eta Danel Mandiolak ere oso neurketa ona egin zuten. Final honetako protagonista nagusia, Aratz Mendizabal Goixerri izan zen. Bera zen finaleko gazteena, 18 urte besterik ez baiditu, baina sekulako partida egin zuen. Arbek eta Danelek garbi zeukaten aurrean Antxonekin ez zutela jokatu behar, eta mutrikuar gaztea erasotu zuten behin eta berriz, baina Goixerrik erantzun aparta eman zien, gaueko onena bihurtuz. Lehen joko honetan gauzak oso parean joan ziren 10nako berdinketara arte, orduan 4-0ko partziala sartu zuten gorriek 14-10 jartzeko. Urdinak bi tantora gerturatu ziren, baina Antxonek eta Goixerrik falta zitzaiena amaitu zuten. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 3-3, 4-3, 4-4, 4-5, 5-5, 5-7, 6-7, 6-8, 8-8, 9-8, 9-9, 9-10, 10-10, 14-10, 14-12 eta 15-12.

Bigarren jokoan jauzi gehiago egon ziren. Agintzen hasi ziren Antxon eta Goixerri, 8-4, eta 9-5, aurretik jarriz, eta bazirudien joko lasaiagoa izan zezaketela gorriek, baina urdinek ez zuten etsi, eta neurketa 9na jartzea lortu zuten, baita 9-10 ere, baina buelta etorri zen. Berriro ere hamaikagarren tantoan berdinduta egon ziren, baina hor Antxonek eta Goixerrik bi tantoko aldea lortu zuten, eta amaieran erabakiorra izan zen. 0-1, 1-1, 3-1, 3-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-4, 8-4, 8-5, 9-5, 9-9, 9-10, 10-10, 11-10, 11-10, 11-11, 13-11, 13-12 eta 15-12.

3. eta 4. Postua

Gonzalez-J. Mandiola 0 / Aaron-Uranga 2 (12-15 eta 11-15)

Aaronek eta Urangak lortu zuten hirugarren postua, beste partida on baten ostean. Gakoa atzean egon zen, Uranga izan baitzen nagusi, eta horrek bidea erraztu zien berdeei. Lehen jokoan gauzak estu joan ziren, zazpinako berdinketara arte, hor apurtu baitzen partida, berdeek 0-5eko partziala sartu baitzuten, 7-12 jarriz, eta jokoa erabakiz. 0-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-5, 5-5, 5-6, 6-6, 6-7, 7-7, 7-12, 9-12, 9-14, 12-14 eta 12-15.

Bigarren jokoan berdeak aurretik ibili ziren seigarren tantora arte, baina hortik aurrera gauzak oso estu jon ziren hamaikanako berdinketara arte, eta hor apurtu zen neurketa Aaronen eta Urangaren alde, jokoa eta partida erabakita utzi baitzituzten, hirugarren postua segurtatuz. 0-1, 1-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-4, 6-4, 6-6, 6-7, 7-7, 8-7, 8-8, 8-9, 9-9, 9-10, 10-10, 10-11, 11-11 eta 11-15.