Antxon-Ibarluzea eta Galletebeitia-Mandiola nagusi Markina-Xemeinen

  • 2018-07-02

Antxon-Ibarluzea, maila nagusian eta Galletebetia-Mandiola gazteetan, izan dira Markina-Xemeingo Xisterako “UGAREIN” zirkuitoko lehen jardunaldiko txapeldunak. Bi partidak, gainera, 2-0 amaitu ziren.

Maila nagusia

Antxon – Ibarluzea 2 / Gonzalez de Matauco – Mandagaran 0 (15-8 eta 15-9)

Lehen jokoan 15-8 gailendu ziren gorriak, eta ez zuten izan, gainera, aparteko arazorik izan lehen puntua eskuratzerako garaian. Hastapenetik nagusi izan ziren. 5-0 jarri ziren aurretik, eta hortik aurrera norgehiagoka kontrolpean izan zuten, Gonzalez de Matauco eta Mandagaran ez baitziren estutzeko gai izan. 5-0, 5-1, 5-2, 6-2, 6-4, 9-4, 9-5, 12-5, 12-6, 13-6, 13-7, 14-7, 14-8 eta 15-8.

Bigarren jokoan ere emaitza tankerakoa izan zen, baina partida orekatuagoa izan zen. Arabarrak eta lapurtarrak oraingoan estutu zuen bikote bizkaitarra, eta zortzinako berdinketara arte, gauzak estu joan ziren. Neurketa hor apurtu zen, eta gorriek ez zuten barkatu. 3-0, 3-1, 4-1, 4-3, 5-3, 5-4, 6-4, 6-5, 6-6, 8-6, 8-8, 13-8, 13-9 eta 15-9.

Gazte maila

Ibarluzea – Goitiandia 0 / Galletebeitia – Mandiola 2 (8-15 eta 11-15)

Lehen hiru kintzetako berdinketen ostean, urdinek berahala egin zuten ihes markagailuan, azkar bost tantotako zuloa eginez. Hortik aurrera Gallatebeitiak eta Mandiolak ez zuten lehen puntua eskurazeko arazorik izan. 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-5, 4-5, 4-6, 5-6, 5-10 , 6-10, 6-12, 7-12, 7-14, 8-14 eta 8-15.

Bigarren jokoa ere kontrolpean izan zuten Gallatebetiak eta Mandiolak, markagailuan hasieratik aurretik jarriz. Hala ere, Ibarluzeak eta Goitiandiak izan zuten euren momentua, eta bazirudien neurketa asko estutzeko moduan izango zirela, baina txapela jantzi zuen bikoak ez zuen ezusterik nahi izan, eta bigarren puntua eskuratu zuen, horrela txapela eskuratuz. 0-4, 3-4, 3-6, 5-6, 5-7, 5-8, 7-8, 7-10, 8-10, 8-14, 11-14 eta 11-15.