Antxon-Gandiagak San Gregorio Txapelketako final gogorra eskuratu dute

  • 2016-05-14

Alberro anaiek aukerak izan zituzten, baina ia beti egon ziren atzetik

ALBERRO-ALBERRO: 27
ANTXON-ANTÓN GANDIAGA: 30

Tanteoa: 0-2, 1-2, 2-3, 3-3, 3-5, 4-5, 4-7, 5-7, 5-8, 6-8, 6-9, 8-9, 8-11, 9-11, 9-12, 10-12, 10-13, 13-13, 14-15, 14-17, 16-17, 16-19, 17-19, 17-22, 21-22, 21-23, 22-23, 22-24, 23-24, 23-25, 24-25, 24-26, 25-26, 25-29, 27-29 eta 27-30

Iraupena: 65 minutu

Kronika: Antxon Alberdik eta Antón Gandiagak oso borrokatua izan zen San Gregorio Txapelketa-Félix Aldazabal Memorialaren finala eskuratu zuten, Unai eta Asier Alberro anaiak 27-30 menderatuta ia bete egin zen Berriatuako Mendiabarren frontoian.

Oso lehia orekatua ikusi zen eta gipuzkoarrak, nahiz eta ia beti atzetik egon, aukerekin heldu ziren azken txanpara, hala ere, 25-26koarekin, Unaik sake-falta bat egin, bere aurkariek ihes egin eta 25-29koaren ostean, aipatutako 27-30rekoa heldu zen.

Akats hori egin bazuen ere, aurrelari gorriak eta beste hiru pilotariek partida ona bete zuten, irudi ona eskainiz, aurrelariek, ondo erreboteatzeaz gain, tantoak ere bukatu egin zituztelako eta azken koadroetan, berriz, bi atzelariek tantoari eusten ziotelako. Gauzak hala, Berriatuak oso borroka polita hartu zuen eta azkenean, urdinen alde jausi zen.


URREJOLA-IBARLUZEA: 29
URRI-TXOMIN: 30

Tanteoa: 1-1, 3-2, 3-3, 4-5, 4-7, 6-7, 6-9, 8-10, 9-11, 10-12, 12-15, 13-16, 14-17, 15-17, 16-18, 17-18, 18-19, 19-19, 19-23, 20-23, 20-25, 24-25, 24-26, 26-26, 27-26, 27-27, 29-27 eta 29-30

Iraupena: 51 minutu

Kronika: Urrejolak airez sartutako erresto batean egindako huts batek erabaki zuen San Gregorio Txapelketa-Félix Aldazabal Memorialaren nagusi mailako finala. Bertan, gorriek hartu zuten aurrea (29-27), baina urdinek hiru tantoko takada sinatu eta, aipatatuako jokaldiaren ostean, Urri-Txominek lortu zuten titulua.

Ordura arte, irabazleak beti egon ziren aurretik, baina beti alde laburrekin, beraz, emozioa bihurtu zen protagonista, aurrelariek askotan erreboteatu egin behar izan zuten norgehiagoka honetan.

Bazirudien azken hamarkadaren hasieran txapeldunak ihes egingo zutela, 20-25-a igo baitzen markagailura, baina orduan, atzetik zeudenek bere lehiakortasuna erakutsi, Urrejolak kalitateko detailak utzi, Ibarluzea atzean seguru aritu eta horrela 29-27 jarri ziren aurretik. Hala ere, ezin zuten aldeari eutsi eta Urri-Txomin bezalako goi-mailako bikote baten kontra amore eman zuten.


MANZISIDOR-MANZISIDOR: 30
UNAX-JON: 23

Tanteoa: 0-2, 2-3, 3-3, 5-3, 5-4, 8-5, 10-5, 10-6, 12-6, 12-9, 13-9, 13-13, 14-14, 15-15, 19-16, 20-17, 22-17, 22-18, 23-19, 23-20, 24-20, 24-21, 29-21, 29-23 eta 20-23

Iraupena: 47 minutu

Kronika: Aitor eta Mikel Manzisidor anaiek eskuratu zuten gazte mailako titulua Berriatuan jokatutako lehenengo partidan, bertan etxeko klubean aritzen diren Unax Vidal eta Jon Ruiz 30-23ko emaitzaz menderatu baitzituzten.

San Gregorio Txapelketa-Félix Aldazabal Memorial honen irabazleak Mutrikuko Danok Bat klubeko puntistak dira eta biziki sufritu zuten garaipena eskuratzeko, azken hamarkada arte ez baitzuten markagailuan alde egin.

23-20korarekin, oraindik dena erabakitzeke zegoen, baina fase erabakigarrian, gipuzkoarrak hobeto ibili eta 30. tantora ailegatu ziren. Atzelariek lan handia egin behar izan zuten eta aurrelariek ere erreboteatzeko aukera ugari izan zituzten.