Antxon eta Goixerri lortutako garaipenarekin gozatzen ari dira

  • 2020-08-28

Antxon Alberdi eta Aratz Mendizabal Goixerri izan ziren Xistera Masterseko irabazleak. Bi jokotan hartu zituzten mendean Mutrikun Jokin Arbe eta Danel Mandiola. Etxebarrikoa eta Mutrikukoa garaipen honekin gozatzen ari dira.

´´Interjaiko aurreneko urtean finala galdu nuen, eta iaz finalerdietarako sailkatuta nengoen, baina gaisorik nengoen eta ezin izan nunen jokatu. Hirugarrengoan lortu dut Txapelketa hau irabaztea´´, esaten du Antxonek. ´´Niretzat gauza handia da. Aurtengoa da maila nagusian nire bigarren urtea, eta iaz Zirkuitua irabazi nuen, eta aurten Interjai. Niretzat gauza handia da´´, esaten du bestetik Goixerrik.

Partidaren azterketa egirerakoan, bat egiten dute. ´´Arbek eta Danelek atzean jokatu nahi izan zuten, ez zuten nirekin jokatu nahi, eta egia esan Goixerrik eutsi egin zion partidari, ikaragarrizko neurketa egin zuen. Berari tantoa egitea oso zaila izaten da, eta hori baliatu nuen´´, esaten du Antxonek.

´´Beraiek atzean jokatzea erabaki zuten, eta nik uste dut ongi eutsi niela, eta gero aurrean Antxonek segurtasun handia ematen du, tantoa azkar bukatzen duelako´´, dio Aratzek. Lehen joko estu baten ostean, Antxonek eta Goixerrik irabazi zuten. Bigarrengoan primeran hasi ziren, 8-4 eta 9-5 irabaziz, baina aurkariek 0-5eko partziala sartu eta 9-10 jarri ziren. Antxon ez zen estutu. ´´Egia da aldearekin aritu ginela, baina gerbi zegoen beraiek arriskuak hartu behar zituztela, lehen jokoa ere galdu egin baitzuten. Buelta eman ziguten, baina erreakzio ona izan genuen, eta berriro ere irabazi genuen´´. Dio Antxonek. ´´Ondo irabazten jardutetik atzetik jartzera, kezka apur bat eman zidan, baina berahala eman genion horri buelta eta irabazi genuen´´, dio, berriz, Goixerrik.

Biak ala biak ere, elkarrekin gustura dabiltza. Iazko Xisterako Zirkuitua irabazi zuten, eta baita aurtengo Xistera Mastersa ere. ´´Aratz oso gaztea da, baina maila handikoa da. Iaz ere Zirkuituko atzelaririk onena izan zen, eta horregatik jokatu genuen finala eta aurten Xistera Mastersa ere bai. Berari tantoa sartzea oso zaila da, eta beti laguntzeko prest dagoen horietakoa da´´, dio Antxonek.

Aratz ere Antxonekin oso gustura dabilela dio. ´´Ni bezalako gazte batentzat Antxon primerakoa da. Elkarrekin oso ongi egiten dugu bat. Nik atzean ez badut hutsik egiten, badakit berak aurrean bukatuko duela. Lasaitasun handia ematen duen aurrelari bat da´´, dio.

Etorkizunari begira gauzak garbi dituzte. ´´Gaitzak hor jarraitzen du, baina orain bezala aurrera joatea izango litzateke onena, ezin da geldirik egon. Ia kerarik gabe jarraitzen dugun, eta bidean geratu diren txapelketak ere berreskuratzen diren´´, dio.

´´Horrelaxe jarraitu. Oraindik 18 urte dauzkat eta ikasteko asko daukat. Indar apur bat ere egitea gustatuko litzaidake. Hobetzen joatea izango da erronka´´, dio, berriz, Goixerrik.