Aldazabal eta Arbe nagusitu ziren Berritxun ostegunean

  • 2018-12-01

Jauregi – Merino 0 / Aldazabal – Arbe 2 (8-15 eta 3-15)

Aldazabalek eta Arbek eraman zuten ostegun iluntzean Berritxun jokatu zen Nesken Xistera Zirkuitoko norgehiagoka. Lehen jokotik eta ia aurreneko tantotik agindu zuten urdinek, ez baitzien aurkariei aukerarik eman. Nahiz eta 1-0 galtzen hasi, azkar batean 2-9 ari ziren irabazten, eta hortik aurrera partida ederki kudeatu zuten. 1-0, 1-1, 1-4, 2-4, 2-9, 4-9, 4-12, 5-12, 5-13, 6-13, 6-14, 8-14 eta 8-15.

Bigarren jokoa ere oso tankerakoa izan zen, nahiz eta oraingoan aldeak handiagoak izan ziren. Azkar egin zuten ihes urdinek, eta gorriei ezinezkoa egin zitzaien haiei aurre egitea. 0-3, 1-3, 2-3, 2-5, 2-10, 3-10 eta 3-15.