Atsedentxo bat hartzeko unea iritsi zaigu

Iritsi da atsedentxo bat hartzeko tenorea, eta indarrak hartuta berriro ere hilabetearen amaieran hemen izango gara. Gehiago irakurri

Gipuzkoako hiriburuan ere elkarte indartsu bat nahi dute

Ez da erreza, baina Gipuzkoako hiriburuan ere zestako elkarte indartsu bat nahi dute eta horretarako ari dira lanean Donostia Jai Alai klubekoak. Gehiago irakurri

Antxon-Mandiola eta Hernandez-Iturralde nagusitu dira Cabanillasen

Antxon eta Jon Mandiola, maila nagusian, eta Hernandez eta Iturralde, gazteetan, izan dira asteburuan jokatu den Cabanillaseko Xistera UGAREIN zirkuitoko torneoko onenak. Gehiago irakurri

Lainoen tartetik argia ikusi nahi dute Durangon

Durangoko Elkartearentzat ez dira garairik onenak. Egoera ez da ona, baina lanean jarraitzen dute, oraingo une zailak hobetuko direnaren itxaropenarekin. Zestak beti izan du indarra, eta hori berriro agertuko denaren itxaropena ez dute galdu. Gehiago irakurri

Xisterako UGAREIN zirkuitoko 3. torneoa Cabanillasen jokatuko da

Xistera "UGAREIN" zirkuitoko hirugarren torneoa datorren larunbat eta igandean jokatuko da Cabanillasen. Larubatean 18.00etatik aurrera kanporaketak jokatuko dira eta kinielak izango dira, 15 tantora. Igandean, ordu berean, finalak jokatuko dira. Gehiago irakurri

Bizkaitarrak eta lapurtarrak izan dira nagusi Elizondon

Bizikaitarrak eta lapurtarrak izan dira nagusi Elizondoko UGAREIN Xistera zirkuitoko torneoan. Barinagarenteria eta Mandiola maila nagusian, eta Ibarluzea eta Sorozabal, gazteetan, izan dira garaile. Gehiago irakurri

Ikuskizun bikaina Biarritzen

Ikuskizun bikaina eskeini zuten Xisterako pilotariek Biarritzen jokatu zen Interjaiko jardunaldian. Jendearen erantzuna ere oso ona izan zen, eta harmailek itxura oso polita eskeini zuten. Gehiago irakurri

Itxaropenarekin aurrera jarraitzen du lanean Zumaiakok

Zumaiako KE da, Zumaiako elkartea. Gauzak okerrago egon dira eta orain, etorkizun argiagoa ikusten dute, lanean gogoz jarraitzen dute. Gehiago irakurri

Xisterako Ugarein Zirkuitoko bigarren jardunaldia Elizondon jokatuko da

Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatuko da Xistera Ugarein Zirkuitoko bigarren jardunaldia igande honetan, uztailaren 29an. Gehiago irakurri

Ereño hasi da fruituak jasotzen

Euskal Herriko zestako eskolarik gazteena izango da Ereñokoa, bi urte pasa bakarrik baiditu, eta zalantzarik gabe, bera da zestak duen herririk txikieneko elkartea ere, ez baita 300 biztanlera iristen. Gehiago irakurri