Hastera doa zesta puntan afizionatuetan dagoen lehiaketarik garrantzitsuena

Xisterako Interjai Txapelketa, iazko Mutilen Xistera Zirkuituko onenek jokatzen duten lehiaketa, abiatzera doa. Bihar Mutrikun 18.00etan izango da aurreneko saioa eta finala azaroan, oraindik zehazteko dagoen leku batean jokatuko da. Gehiago irakurri

Giro paregabean hasi dira Xisterako Nesken Topaketak

Xisterako Nesken Topaketako lehen ekinaldia izan zen Markina-Xemeinen, eta giro ezin hobean abiatu zen. Kinielak, eta partidak izan ziren, eta mailak gorako bidean sekulako abiada hartu duela nabaritu zen. Gehiago irakurri

“La cantera – Basque Country” izeneko eskutitza interesgarri zein kezkagarria Erremintako 8. alean

Ale hontan, zesta puntaren harrobiaren inguruko hausnarketa sakona irakurri ahalko duzue "La cantera - Basque Country" izeneko eskutitza interesgarri zein kezkagarrian. Gehiago irakurri

Markina-Xemeinen abiatuko dira Nesken Topaketak

Nesken Xisterako topaketak abian jarriko dira asteburu honetan, larunbat honetan 16.00etan jokatuko baita aurreneko saioa Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan. Bertan, hainbat neska batuko dira eta bertaratzen diren zaleek bai kinielak eta baita partidak ere ikusteko parada izango dute. Gehiago irakurri

Maila handiko finalekin amaitu da Mutilen Xistera Zirkuituko bigarren fasea

600 ikusleren aurrean, eta maila handiko finalekin amaitu zen Donibane Lohizunen Mutilen Xistera Zirkuituko bigarren fasea. Antxon-Zugaitz, Lehen Mailan, Urrutia-Sorozabal, Bigarren Mailan, eta Libois-Alberro, Hirugarren Mailan, izan ziren garaipena lortu duten bikoteak. Gehiago irakurri

Bigarren faseko finalekin itzuliko da Xistera

Opor labur batzuen ostean badator berriro ere Mutilen Xistera Zirkuitua, eta Donibane Lohizunen izango da larunbat honetan, Campos Berri pilotalekuan. Gehiago irakurri

Xisteraren eskutik zesta puntako irakaskuntzarako oso garrantzitsua den liburua jaio da

Zesta puntako irakaskuntzarako oso baliagarria den esku liburua jaio da Xisteraren eskutik. Bere garaian Gipuzkoako Federazioak abiatu zuen ekimena, Xisterak amaitu du, eta jadanik argia ikusi du. Iker Foronda, Antxon Alberdi, Izaro Arbe eta Jokin Arbe dira egileak, guztiak ere puntistak. Gehiago irakurri

Xistera Laguna kanpaina, handitu eta zabaldu nahi dugu

2018ko deboraldirako martxan jarri genuen Zure laguntzak ez dauka preziorik babes kanpaina bizirik dirau eta dagoeneko 1000 bazkideren langara iristeko gutxi falta da. Horrexegatik urte bukaerarako helburu garbi bat ipini gara, 1000 lagunetik gora izatea. Gehiago irakurri

Etenaldi labur bat eta hile bukaeran bueltan gaude

Iritsi da atsedentxo bat hartzeko unea, eta indarrak hartuta berriro ere hilabetearen amaieran hemen izango gara. Gehiago irakurri

Kolore urdina nagusitu da Cabanillaseko finaletan

Kolore urdina izan zen larunbatean Cabanillasen jokatu ziren Mutilen Xistera Zirkuituko lehen faseko finaletako kolore nagusia, izan ere hiru mailetan kolore horrekin aritu ziren bikoteak nagusitu baitziren. Antxon-Mandagaran, Lehen maila, Garcia-Garat, Bigarren Mailan, eta Egaña-Del Rio, Hirugarren Mailan, izan ziren txapeldunak. Gehiago irakurri