Agirre eta Rodriguez izan dira Xistera Zirkuituko kadete mailako aurreneko txapeldunak

Agirre eta Rodriguez izan dira Xistera Zirkuituko kadete mailako aurreneko txapeldunak, Zumaian jokatutako finalean Bilbao eta Ureta 2-1 mendean hartuta (15-12, 6-15 eta 5-4), bukaera latz baten ostean, bigarren jokoaren amaieran Rodriguezek min hartu zuen, orkatila bihurritu zuen, eta gainera kitarakoan 4-2 galtzen ere aritu ziren. Hala ere partidari buelta eman eta irabazi egin zuten. Gehiago irakurri

Egañari eta San Joseri Hirugarren Mailako Txapelak indar handia eman die

Haritz Egaña eta Javi San Jose pozez txoratzen daude. Beraiek irabazi dute aurten lehen aldiz jokatu den Xistera Zirkuituko Hirugarren maila, finalean Urreisti eta Del Rio 2-0 mendean hartuta. Zumaiako finalean lortutakoa dastatzen jarraitzen dute. Gehiago irakurri

Giro ederrean ospatu dira Irurako topaketak

Pasa den larunbatean giro ederrean ospatu ziren Irurako pilotalekuan Tolosaldeko hainbat ikastetxeekin egindako topaketak. Eskola Kirolak jardunaldien barruan egin ziren LH3 eta LH4ko umeekin, bi txandetan banatuta. Gehiago irakurri

Vidalek eta Atain II.ak Bigarren Mailako finala uste baino errazago irabazi zutela onartzen dute

Unax Vidal eta Gorka Mugartegi Atain II.a izan ziren Xisterako Bigarren Mailako Zirkuituko txapeldunak. Berriatuakoa eta Markina-Xemeingoa 2-0 nagusitu ziren Ibañezen eta Olazagaztiren aurka (15-10 eta 15-11). Gehiago irakurri

Tolosaldeko eskola kirolak ekitaldien barruan zestak bere lekua izango du

Tolosaldeko eskola Kirolak ekitaldien barruan, zestak bere lekua izango du, eta larunbat honetan Irurako pilotalekuan arituko dira inguruko herrietako umeak zestaz gozatzen eta ikasten. Gehiago irakurri

Erremintaren 13. alea kalean da

Erreminta aldizkariaren otsaileko alea jadanik kalean da. Pilota erremintako pasa den hilabeteko informazio guztia bertan aurkituko duzu. Erreminta debaldeko aldizkaria da, hilabetean behin kaleratzen da, beti ere hilabetearen hasieran. Gehiago irakurri

Interjai irabazteak aurrera egiteko indar handia eman diela onartzen dute Lalook eta Mancik

Andoni Laloo eta Mikel Manzisidor Manci izan dira denboraldi honetako Interjaiko txapeldunak. Lapurtarra eta gipuzkoarra ez ziren ongi hasi, lehen partida galdu egin baitzuten, nahiz eta doi-doi izan. Hortik aurrera garaipenak bat bestearen atzetik pilatu zituzten, zuzenean finalean sartu eta txapelak lortzeko. Gehiago irakurri

Emozioz beteriko finalekin agurtu du denboraldia Xisterak

Emozioz beteriko finalekin amaitu du denboraldia Xisterak. Laloo-Mancik irabazi zuten Interjai Txapelketa, Egañak eta San Josek Xistera Zirkuituko Hirugarren maila, eta Agirrek eta Rodriguezek kadeteen mailakoa, eta azken garaipen honek sekulako meritua izan zuen, orkatilako bihurritu batekin jokatu baitzuen kitarakoa Rodriguezek. Gehiago irakurri

Denboraldiko azkeneko finalak ate joka ari dira

Denboraldiko azkeneko finalak ate joka ari dira. Larunbat honetan, 16.30etatik aurrera jokatuko dira Zumaiako Aitzuri pilotalekuan Xistera Zirkuituko kadete eta Hirugarren Mailako finalak eta baita Interjaikoa ere. Gehiago irakurri

Merinok eta Lizardik final handian bizitakoa ahaztu ezinik jarraitzen dute

Merinok eta Lizardik irabazi zuten Nesken Xistera Zirkuitua, Markina-Xemeinen jokatu zen final handian Aldazabal eta Calvo 2-0 mendean hartuta. Gehiago irakurri