Erremintaren urriko alea kalean da

Erreminta aldizkariaren urriko alea jadanik kalean da. Pilota erremintako pasa den hilabeteko informazio guztia bertan aurkituko duzu. Erreminta debaldeko aldizkaria da, hilabetean behin kaleratzen da, beti ere hilabetearen hasieran. Gehiago irakurri

Donibane Lohizunen jokatuko da Interjaiko bigarren jardunaldia

Xisterako Interjai Txapelketako bigarren jardunaldia larunbatean jokatuko da Donibane Lohizuneko Campos Berri pilotalekuan, 15.00etan hasita. Gehiago irakurri

Berdintasuna nagusitu da Biarritzen

Mutilen Xistera Zirkuituko hirugarren fasea abiatu zen Biarritzen. Lehen Mailan, Gonzalez-Danel Mandiolak irabazi zuten aurreneko kiniela, eta bigarren berdinduta geratu ziren 14rekin Etcheberry-Ibarluzea eta Antxon-Adrian. Bigarrengoan, Gaizka-Goixerri izan ziren 15era heltzen aurrenekoak, eta bigarren, berriz, Etcheberry-Danel Mandiola, Gonzalez-Adrian eta Zuloaga-M.Elkorobarrutia geratu ziren 9rekin. Gehiago irakurri

Erabateko arrakasta izan du Xisterako Kanpusak

´´Datorren urtean ere errepikatu egin nahi dut´´, hauek ziren asteburuan Xisterako Kanpusean parte hartu duten umeek amaieran esaten zutena, eta hori da berririk onena, horrek laburtzen baitu asteburua nola joan den. Gehiago irakurri

Leartiker enpresak eta Xisterak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Leartiker enpresak eta Xisterak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten atzo, Leartikerren egoitzan, Markina-Xemeinen. Gehiago irakurri

Xisterako Kanpusa hasteko dena prest

Larunbatean eta Igandean ospatuko da Xisterako II. kanpusa. Urnietan batuko dira Bake Leku egoitzan larunbatean 10.00etan, eta neskato eta mutikoek hainbat ekitaldi egingo dituzte. Gehiago irakurri

Cabanillaseko eta Vasconiako pilotariak izan dira Xisterako Nesken Topaketetako bigarren jardunaldiko berrikuntzak

Cabanillaseko eta Vasconiako neskak izan dira Emakumezkoen Xisterako Topaketetako bigarren jardunaldiko protagonistak, Markina-Xemeinen jokatu zen lehen jardunaldian ez baitziren izan. Gehiago irakurri

Xisterako Nesken Topaketak Cabanillasera iritsiko dira

Xisterako Nesken Topaketak Cabanillasera iritsiko dira, eta jardunaldi bikoitza izango dute Nafarroa aldean, izan ere larunbatean 16.00etatik aurrera izango da saioa, eta igandean, berriz, 10.00etatik aurrera. Gehiago irakurri

Xisteratik Estatu Batuetara

Xisterako lana eragina izaten ari da, eta ez Euskal Herrian bakarrik, baita Ameriketan ere, izan ere  hiru izango baitira itsasoa gurutzatuko duten pilotariak. Gehiago irakurri

Kolore urdina nagusitu da Interjaiko lehen jardunaldian

Aaron-Zugaitz, Antxon-Uranga eta Etcheberry-Ibarluzea izan dira Xisterako Interjai Txapelketako lehen jardunaldiko irabazleak, denak ere urdinez aritu ziren. Mutrikun abiatu zen Xisterako mutilen txapelketarik nagusiena, iazko Zirkuituko onenak lehiatzen direna. Aitor Ekorobarrutia falta izan zen, min hartuta ez baita osatu, eta bere ordez, aurrenezko ordezkoak, Urangak jokatu zuen. Gehiago irakurri