Erremintaren abuztuko alea kalean da

Erreminta aldizkariaren abuztuko alea jadanik kalean da. Pilota erremintako pasa den hilabeteko informazio guztia bertan aurkituko duzu. Erreminta debaldeko aldizkaria da, hilabetean behin kaleratzen da, beti ere hilabetearen hasieran. Gehiago irakurri

Cabanillasek hartuko du Mutilen Xistera Zirkuituko lehen faseko finala

Larunbatean, abuztuaren 3an jokatuko dira Cabanillaseko Udal Pilotalekuan Mutilen Xistera Zirkuituko aurreneko faseko finalak, 18.00etan hasita. Bertan aurreneko faseko pilotaririk onenak izango dira hiru mailetan. Jaialdia, Bigarren Mailako finalarekin hasiko da, eta bertan Ibañez eta Olazagazti, honek Mugartegi ordezkatuko du, Garciaren eta Garaten aurka arituko dira. Gehiago irakurri

Ezagutzen dira Mutilen Xistera Zirkuituko bigarren faseko finalak jokatuko dituzten pilotariak

Ezagutzen dira jadanik  abuztuko azkeneko egunean Donibane Lohizunen jokatuko diren Mutilen Xistera Zirkuituko bigarren faseko finalak jokatuko dituzten pilotarien izenak. Antxon eta Iturralde, Gonzalezen eta Goixerriren aurka arituko dira Lehen Mailan; Urrutia-Sorozabal eta Ibañez-Olazagazti, Bigarren Mailan, eta Eñaut Urreisti-Larrazabal eta Libois-Alberro, Hirugarren Mailan. Gehiago irakurri

Zestak ikuskizuna eskaini zuen Etxebarrin

Etxebarrik zestarekin duen urteroko zita izan zuen aurtengoan ere, Santiagoko jaiak medio, eta bertako pilotariak irabazterik izan ez bazuen ere, neurketa dotorea eskaini zuten jokatu zuten lau pilotariek. Azkenean, Arbe-Mandiolak 29-30 hartu zituzten mendean Antxon-Lekue. Gehiago irakurri

Mutrikuk erabakiko du

Bigarren fasea amaitzeko, kinielen jardunaldi bat eta finala falta dira eta final horretan izateko azkeneko txartelak Mutrikun banatuko dira. Gehiago irakurri

Emozioz beteriko finalak izan zituen Elorrioren Oroimenezko Torneoak

Markina-Xemeinen jokatutako Elorrioren Oroimenezko Torneoak emozioz beteriko finalak izan zituen. Oroitzapen asko izan ziren orain dela urte bat zendu zen pilotaria buruan zela. Bere familiakoek ere ez zuten galdu nahi izan, eta baita pilotari ohi asko ere bertan izan ziren. Gehiago irakurri

Thomas Urrutia eta Eñaut Urreisti izan dira asteburu luze honetako protagonista nagusiak

Jardunaldiz josita izan da Mutilen Xistera Zirkuitua, eta Thomas Urrutia eta Eñaut Urreisti izan dira gehien nabarmendu diren pilotariak. Oker handiren bat gertatzen ez bada, bigarren fase honetako finaletan izango dira biak. Bata Bigaren Mailan, eta bestea Hirugarrenean. Gehiago irakurri

Markina-Xemeinek eta Berriatuak hartuko dituzte Xistera zirkuituko jardunaldiak

Jardunaldi hirukoitza izango da asteburu honetan Mutilen Xistera Zirkuituan. Markina-Xemein eta Berriatua izango dira ekitaldi guzti horiek hartuko dituztenak, eta gehienak, berriz, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan jokatuko dira. Gehiago irakurri

Ikuskizun aparta eskaini dute pilotariek orain arteko saiorik luzeenean

Los pelotaris ofrecieron un gran espectáculo en la jornada del Circuito masculino de Xistera que se celebró el sábado en el frontón Arrate de Andoain, que a su vez fue la sesión más larga de todas las que se han disputado hasta ahora. Gehiago irakurri

Andoainek hartuko du mutilen Xistera zirkuituko bigarren faseko lehen jardunaldia

Lehen fasea amaitzeko Cabanillaseko finalak falta direnean, larunbatean 16.00etatik aurrera jokatuko da Andoaingo Arrate pilotalekuan bigarren faseko lehen jardunaldia eta guztira zirkuituko bosgarrena. Gehiago irakurri