Aitor Andonegi: ´´Zestari asko emateko lanak ordu asko kentzen dizkit´´

  • 2020-06-10

Aitor Andonegi mutrikuarrak orain dela bi urte irabazi zuen Interjai Txapelketa Goixerrirekin batera, eta beti izan da maila handiko atzelaria. Orain ordea, lanak ordu asko jaten dizkio, eta ezin du zesta berak nahi bezala prestatu.

Nola joan da itxialdia?

Ondo. Nik lekua soberan daukat baserrian, eta alde horretatik lasai-lasai, nahiko ondo pasatu dugu, hemen lana eginez, eta eremuan mugitzeko arazorik gabe.

Iazko Xistera Zirkuituari buruz zer nolako iritzia daukazu?

Ondo ez nintzen hasi, baina amitu hobeto egin nuen; hala ere ezin da askoz gehiago egin. Lanak ordu asko jaten dizkit, eta horrela ezin da entrenatu ondo, et zaila da hobetzea. Entrenamendu falta hori nabari da kantxan.

Gogoa eta ahalmena ezin uztartu?

Hori da, joandakoan pilotan jokatzeko gogoa bai handia, baina entrenamenduan aritzeko denborarik ez, eta segituan nabaritzen dezu. Gero, gainera, leku guztietan mina, bai besoan, edo gerrian, eta horrekin batera apur bat gogaitu ere egiten da bat.

Profesionaletara pasatzeko itxaropenak mantentzen dituzu?

Ez, hori pasatu zen, ez dut ikusten nik aukera hori. Nire asmoa zestarekin gozatzea da, baina ikaragarrizko loturarik gabe. Bizi ere egin behar da, eta lanak ordu asko kentzen dizkit. Zesta gustuko dut, eta horrekin jarraitu nahiko nuke, baina erabat lotu gabe.

Zein helburu zenituen jarrita urte honetarako?

Ez neukan helburu zehatzik. Lehen esan bezala, lanak ordu asko kentzen dizkit, eta entrenatzeko ia astirik ez daukat, eta ondorioz pausoz pauso joatea izango litzateke helburua eta ahal den neurrian zestarekin gozatzea, baina erabat lotu gabe.