Agur hunkigarria jaso du Ekaitz Mendizabalek

  • 2018-12-26

Ekaitz Mendizabal “Goixarri”k agur hunkigarria jaso zuen igande arratsaldean Mutrikun. Urte berriarekin batera ekingo dio bere ibilbide profesionalari Ameriketako Estatu Batuetan, Danian. Hantxe egi bihurtuko du bere ametsa, hemendik aurrera pilotari profesionala izango baita.

Ameriketara joan aurretik, ordea, bere betiko klubak, Mutrikuko Danok Bat Elkarteak, agur hunkigarria eskaini zion. Han ziren klubeko pilotari guztiak, bere familia, lagunak, denek agurtu nahi izan zuten Goixarri, eta une hunkigarri asko bizi izan ziren. Bere kirol bizitzako bideoa ere ikusi ahal izan zen, opariak ere jaso zituen, eta hor iritsi ziren unerik hunkigarrienak, erabat beteta zegoen Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan.

Baina partida ere izan zen, eta afizionatu bezala jokatu duen azkeneko partida ere irabazi egin zuen. Bere betiko lagun Manci atzean zuela, Goenaga eta Andonegi hartu zituen mendean 2-0 (15-13 eta 15-12). Goenaga ere profesionala da, eta Danian ari da jokatzen. Datorren astetik aurrera berriro ere taldekide izango dira Goixarri eta biok.

Goixarrik lan bikaina egin du Xisteran ere. Gazte mailako eta maila nagusiko zirkuituak irabazitakoa da, eta aurten bertan baita Interjai ere bereganatu du, Andonegi lagun zuela. Aurtengo zirkuituan, berriz, hirugarren geratu da.

Zorterik handiena izan dezala bere ibilbide berrian!

Agurraren irudi bilduma ikusi